Ikasketak direla-eta, sei hilabete egin ditu Maialen Astigarragak Suedian. Beraz, Eskandinaviako herrialdeko uda nahiz negu giroa ezagutzeko aukera izan du. Suediara turismo bidaian joateko jakin beharreko guztia azalduko du, gaur (otsailak 25), Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da hitzaldia
Datozen hitzaldiak:
- Martxoak 4. ALPEAK: Eñaut Izagirre elgoibartarrak (elgoiBARREN.net atariko blogaria da) 15 eguneko bidaia egin zuen Alpeetara, aurreko udan. Furgonetan egindako bidaia merkea azalduko du. Gainera, udan eta neguan Alpeek eskaintzen dituzten aukerez berba egingo du.
- Martxoak 11. ALEMANIA: Denboraldi luzea pasa du Danele Sarriugartek Alemanian eta bertako txoko asko ezagutzeko aukera izan duenez, bertako kultur adierazpenak eta beste hainbat kontu izango ditu mintzagai.
∞Lotura duten albisteak: