Kantuan jarri dugu Roberto Merino

elgoibarren.net 2010ko ots. 26a, 07:02

{vimeo}9574894{/vimeo}Nekez egongo da Elgoibarren Roberto Merino ezagutzen ez duenik. Kaleak garbitzen aritzen da gaur egun, baina gaztetan, Johny and Rober taldeko gitarra jotzailea izan zen. (bideoa eta elkarrizketa dauzka)

 

1706639866956 Kantuan jarri dugu Roberto Merino

 1971. urtean sortu zuten taldea, eta bi urtean ospe handia lortu zuten hemen inguruan, bereziki Eibarren, bere jaioterrian. TVE Espainiako telebista katearen La gran ocasión saiorako (orduko argazkia dauka eskuan Merinok alboko honetan) ere grabatu zuten, Venezia dantzalekuan, eta makina bat kontzertu eman zituzten garaiko dantzaleku ezagunenetan.
 Gaur egun ere jotzen du gitarra, baina lagunartean bakarrik. BARREN astekariaren 730. alean ikusgai daukazuen elkarrizketarako argazki saioa egiten ari ginela kanturen bat jotzeko eskatu diogu. Birritan pentsatu gabe, hotz hotzean, Los Modulos taldearen “Todo tiene su fin” abestu du Merinok. Goiko bideoan ikus daiteke emaitza. 

ELKARRIZKETA: Irakurri beheko loturan Roberto Merinori eginiko elkarrizketa: