Alpargatagintzan egiten zuen lan gaztetan eta gero Madrilera joan zen neskame. Hantxe ezagutu zuen gerora, bere senarra izango zena. Etxe berean zegoen lanean, ebanista zen. Ezkondu eta Madrilen bizi izan zen senarra hil arte. Gero, alabarekin itzuli zen Elgoibarrera.
Orain bi urte, txokolateak txurroekin gosalduz ospatu zuen Teodosiak bere 101. urtebetzea San Lazaro egoitzan. Opari mordo bat eta lagun baten olerkia bat ere jaso zituen. Ikusi ondorengo bideoan: Teodosia Iriondok 101 urte egin ditu (2008-04-02)
•Ez zen Elgoibarko zaharrena
Harrigarria badirudi ere, Teodosia ez zen Elgoibarko pertsonarik zaharrena. Izan ere, San Lazaro egoitzan bizilagun zuen Marcela Tranchek 103 urte bete zituen abenduaren 30ean. Bera dugu, hortaz, Elgoibarko bizilagunik edadetuena. Jaiotzez Palentziakoa izanik, alargun gelditu zenean etorri zen Marcela Elgoibarrera bere alabengana.
•100 urteen muga gainditu dutenak
Ehun urteen muga gainditu duten pertsona gehiago ere egon dira Elgoibarren. Hona adibide batzuk.
Ehun urteen muga gainditu duten pertsona gehiago ere egon dira Elgoibarren. Hona adibide batzuk.
- Margarita Olañeta 100 urte hartzera ailegatu zen orain gutxi -2009ko urtarrilaren 26an hil zen-.
- Agustina Iriondo Emakume mendaroarrak ere 101 urte hartu zituen. Sortzez, Mendaroko Mantarre baserrikoa izan arren, 20 urterekin Elgoibarrera etorri zen bizitzera. Agustina 2006ko abenduaren 18an hil zen.
- Beste emakume mendaroar batek, Baleriana Ulaziak, 102 urte hartu zituen.
- Maria De los Bueys Sanchezek ere, hau ere Palencian sortutako emakumea, gainditu zituen 100 urteak. 1994an BARRENek egin zion elkarrizketa ikus dezakezue hemen: 100 urte sekreturik gabe (PDF)