2 urte inguruko haur bat jausi da King Kong-eko zubitik errekara

elgoibarren.net 2010ko uzt. 19a, 20:55

 

2 urte pasatxoko ume bat jausi da arratsaldean King Kong-eko zubitik errekara, baina zorionez ezbeharra sustoa baino ez da izan. Itxura batean, zubi ondoan jolasean zebilen haurra, eta zubitik behera erori da. Ezbeharra ikusi duen gizon bat berehala jaitsi da errekara, Suria belar denda ondoko eskaileretatik, eta onik atera du umea.

 
 
 

1706639562854 2 urte inguruko haur bat jausi da King Kong-eko zubitik errekara

 
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez oraindik ez dute argitu umea nola jauzi zen Deba ibaira. Argi dagoena, alabaina, min handiagoa ez hartzeko zorte handia eduki zuela da, 3-4 metro daude-eta jauzi zen tokitik uretara. Umea zaintzapean dago Mendaroko Ospitalean.