Bi jolas parke berri herriko umeentzako

elgoibarren.net 2010ko uzt. 20a, 14:42

 
Herriko txikienek bi jolas parke berritan jolas egiteko aukera izango dute aurrerantzean: Santa Klara auzoan, Residencial Geminiseko plazan jarri duten jolas parkea erabiltzeko moduan dago; eta, Usuako parkekoa uztail amaieran egongo da amaituta.

 


 Residencial Geminis izeneko urbanizazio berriko bizilagunen eskariari erantzunez, umeentzako jolas parke bat jarri du Udalak bertan.
 Bestalde, Usuako parkean egiten ari diren jolas parkea egiteko lanak martxa onean doaz. Azken hiru urtetan bertan egon den iturria kendu zuten lehenik beharginek, eta lurra berdindu ostean, jolas parkea osatuko duten jolasak jarrita daude dagoeneko. Azken ukituak eman eta gero, hil amaierarako erabiltzeko moduan egongo dela uste dute Udal agintariek. Zortzi urtera arteko umeentzako jolas parkea izango da Usuakoa, eta, Santa Klara eta Madalakoa moduan, haurrek minik ez hartzeko zoru biguna edukiko du, koloretsua bera.

1706639562152 Bi jolas parke berri herriko umeentzako

1706639562191 Bi jolas parke berri herriko umeentzako