Madalako jaiak gaur hasi eta barixakuan amaituko dira

elgoibarren.net 2010ko uzt. 21a, 09:57

 
Txapliguak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte, gaur arratsaldean, Madalako jaiak. Urte batzuetako etenaren ostean, Madala inguruko auzotarrek iaz berreskuratu zituzten Madalako jaiak, eta aurten ere, ahaleginduko dira jai giroa sortzen. Barixakuan kontzertua eskainiko duten Adunia folk taldeko kideak ageri dira ondoko argazkian.

 


1706639561766 Madalako jaiak gaur hasi eta barixakuan amaituko dira

 
 Eguenean, Madalena Egunean (uztailak 22), gazte bazkaria egingo dute Madalako parkean. Bakoitzak bere bokadiloa eraman beharko du, eta antolatzaileek banatuko dituzte edariak eta postrea. Interesatuek Gazte Informazio Bulegoan eman behar dute izena (gaur da izena emateko azken eguna). Bazkaldu ondoren karaokea izango da, eta 17:30etik aurrera Andoni DJak jarriko du musika.
 
 

1706639561802 Madalako jaiak gaur hasi eta barixakuan amaituko dira

 
Barixakuan, umeentzako jolasak egingo dituzte goizean, eta 21:00etan magia eta monologo saioa eskainiko du Miguel Miguel aktoreak. Amaitzeko, Eibarko Adunia folk taldearen emanaldia izango da.