Jaien balorazio baikorra egin du Udalak

elgoibarren.net 2010ko ira. 9a, 15:03

2010eko San Bartolome jaien balorazioa aurkeztu berri du Udalak. Aurreztu beharra zegoela-eta, jaiek egitarau meheagoa izan duten arren -73 ekintza antolatu dituzte aurten; 80 iaz-, "programazioa arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute Udaleko Kultura Saileko arduradunek eta, oro har, gustura daude aurtengo jaiek eduki duten bilakaera eta parte hartzearekin.


  Ekintza nagusien balorazioa egiteaz gainera, abuztuaren 23tik 29ra bitartean Udaltzaingoak parte hartu behar izan duen ekintza eta parte hartze guztien memoria ere plazaratu dute.