Antolatzaileen asmoa "Atsotitzak" liburuan jasota dauden 6.000 esaera zahar irakurtzea da. Horretarako, 600 herritar inplikatu nahi dituzte ekimen honetan, eta bakoitzak hamar esaera zahar irakurriko ditu. Elgoibarko elkarte, erakunde, talde eta norbanakoak daude gonbidatuta ekimen horretan parte hartzera.
Antolatzaileek Elgoibarko herritar guztiak animatu nahi dituzte esaera zaharren irakurketan parte hartzera. Animatzen direnek, deitu edo idatzi dezatela honako telefono edo e-postetara:
- Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
- Udaleko Euskara Saila: 943 74 43 66 / euskara@elgoibar.org