San Inazio kalean miaketan dihardu Guardia Zibilak

elgoibarren.net 2010ko ira. 14a, 10:21

 
Azken ordua: Hainbat lekukok elgoiBARREN.neti adierazi diotenaren arabera, guardia zibilek pertsona bat ekarri dute eskuak lotuta eta burua estalita, eta sindikatuek erabili ohi duten lokalera sartu dute.
Goizaldetik San Inazio kalea itxita dauka Guardia Zibilak. Kale horretako lokal baten inguruan hainbat polizia daude, eta inguratuta dute ingurua.


  Informazio argirik ez dago oraindik polizia operazio horren inguruan, baina polizia iturriak aipatuz berri agentziek zabaldu dutenaren arabera, Guardia Zibilak hainbat miaketa egiten dihardu, goizaldera hasitako polizia operazioarekin lotuta. Elgoibarko miaketen inguruan zerbait argitu ahala joango gara albiste hau osatzen.

 Goizaldean, bederatzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, Ekinen zuzendaritzako kide izatea leporatuta, berri agentzien arabera. Atxiloketak Hego Euskal Herriko lau herrialdetan, Nojan (Kantabria, Espainia) eta Valentzian (Herrialde Katalanak) egin dituzte. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak agindu eta zuzendu du operazioa, eta "ETAren komisario politiko" izatea leporatu die atxilotuei, beti ere berri agentziek zabaldu dutenez. Orain arte jakinarazi dituzten atxilotuen artean ez dago elgoibartarrik.

Berri agentzien arabera miaketak goiz osoan luzatuko dira.
 
Informazio gehiago: