Trenbidea bikoizteko lanok, “gutxi gorabehera bederatzi hilabetez” luzatuko direla jakinarazi du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, eta lehen sei hilabeteak izango ei dira gogorenak, kamioi zirkulazio handia izango baita tarte horretan. Lanek dirauten bitartean bidegorria ez ixtea zen Udal arduradunen helburua, baina beste aukerarik ezean, kamioiekin partekatu beharko dute erabiltzaileek bidegorriaren hasiera. Kamioien maniobrak errazteko, besteak beste, bi banku kendu behar izan dituzte eta oinezkoentzako behin behineko bidea marraztu dute ohiko bidearen ertzean.
Trenbidea bitan zatitu ostean, maiztasun handiagoaz egin ahal izango dituzte trenek joan-etorriak eta Ermua eta Elgoibar arteko tranbia zerbitzua martxan jartzeko aukera izango da.
∞Lotura duten albisteak:
- 2010ean jarriko da martxan Ermua eta Elgoibar arteko tranbia zerbitzua (2009-02-16)
- Elgoibartik Ermuraino, bizikletaz eta trafikorik gabe (2009-11-11)