GREDOS (Urriak 9-10-11-12)

Morkaiko 2010ko ira. 15a, 14:07

Kaixo lagun mendizale!!

Pilarikako zubirako, urriak 9-10-11-12, Avilako probintzian dagoen Gredoseko mendikatera irteera polit bat proposatzen dizuegu. Etortzeko intentzioa duzutenoi eskertuko genizueke irailak 23 baino lehenago, gutxienez etortzeko intentzioa duzutela abixatzea, aterpetxeko plazak ordurako finkatu behar baititugu.

 

Behin-behineko plangintza hau da:

  • Urriak 9, zapatuan, goizeko 5:30etan elgoibarko plaza handian autobusa hartu eta honek Gredos-eko parkearen erdialdean dagoen plataforman (1.750m) lagako gaitu eta bertatik urtengo gera. Morezon mendia (2.384m) igo eta Elola aterpetxera (2.000m) jeitsiko gera.
  • Igandian: Elolatik urten eta Almanzor (2.591m) edo/eta La Galana (2.568m) mendiak igoko ditugu.
  • Astelehenean 5 lakuetako zirkuitoa burutuko dugu aterpetxetik jun etorria izando delarik.
  • Asteartean Gredoseko zintzurretik Naval de Tornera jeitsiko gera. Hemen autobusak jasoko gaitu eta Elgoibarrera itzuliko gera.
Almanzor mendiko gailurreko gutxigorabera azken 10 metroak zailtasun pixkat badute ere ez dago zertan gailurreraino heldu, bertan gelditu daiteke bertako bista zoragarrietaz gozatzen.  
 

PREZIOAK

  • 25 urte eta gazteagoentzat: 120€
  • 25 urtetik gorakoentzat 130€
  • Ez bazkideak 10 € gehiago. (Bazkide egitea 9€)

*Prezioaren barruan autobusa eta aterpetxeetako pentsio erdia eta joaneko gozaria (bideko tabernan) sartzen da. Norberaren kontura: bazkariak (pikatzeko jakiak).

 

Animatu zaitezte eta zalantzarik baduzute bideli email bat morkaiko@morkaiko.net helbidera edo etorri gure Errosario kaleko bulegora (ordutegia: Astelehenak eta ostegunak 19:00retatik 20:30etara)