'Waka Waka'ren euskarazko bertsioa egin dute Gaztelekuko gazteek

elgoibarren.net 2010ko ira. 22a, 10:31


Shakiraren Waka-Waka, udako abestietako bat izan denaren, euskarazko bertsioa egin dute Elgoibarko Gaztelekuko eta Kuadrillategi egitasmoko gazteek Udalekuetan, Lizarrustin eta Etxarrin zeuden bitartean. Sartu berri garen udazkenari ongi-etorria emateko egokia iruditu zaigu bideo freskagarri hau.


 Elgoibarko Izarra kultur elkartearen ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz, 2010eko Udalekuetan antolatutako ekintza baten emaitza da honako bideoa. Elgoibarko Gaztelekuko eta Kuadrillategi egitasmoko gazteek Debako eta Bergarako gazteen laguntzaz, lehenengo abesti bat osatu zuten, musikatu ondoren, eta azkenik, bideo bat grabatu zuten lipdub formatuan.