BIDEOA: Ni ere banaiz BARREN kanpainaren aurkezpena

elgoibarren.net 2010ko ira. 22a, 14:40

{vimeo}15183288{/vimeo}Joan zen barixakuan (irailak 17) egin genuen Ni ere banaiz BARREN kanpainaren aurkezpen ekitaldia ikus dezakezue, oso-osorik, bideo honetan. Bestalde, gogoratu nahi dizuegu, eguenean (10:30etik 13:00era), barixakuan (18:00etik 20:30era) eta zapatuan (11:00etik 13:30era) ere kalera aterako garela BARRENen aldeko bonoak (Bost euro BARRENen alde) saltzera. BARRENeko erredakzioan (Nafarroa enparantza, 2), Elgoibarko Izarraren egoitzan (Ubitarte, 4, behea) edo telefonoz (943 741 626) ere eros daitezke bonoak.
  • Ekitaldira hurbildu ziren lagun guztiekin ateratako argazki erraldoia hemen ikus dezakezue.