Ikuskizun eszenikoetarako ordutegi berria: 20:30ak

elgoibarren.net 2010ko ira. 27a, 08:48

 
Udaleko Kultura Sailak ikuskizun eszenikoen programazioari dagokion ordutegia aldatu dela jakinarazi du. Orain arte, ikuskizun horiek 22:15ean izaten ziren; eta aurrerantzean, 20:30ean izango dira. “Erabiltzaileek egin dituzten eskaeren ondorioz” aldatu dela ordutegia azaldu dute. (Urte bukaerara arteko antzezlanen zerrenda dauka)

 
 

 Bidenabar, urte bukaerara arte, gure herrian izango diren antzezlanen berri eman dute Kultura Saileko arduradunek. Ondorengo taulan dituzue. Dagoeneko salgai daude, servikutxan, taularatuko den lehen antzezlanerako sarrerak: Los modernos: Fo (goiko irudian).
 
 URRIAK 8 (barixakua)  20:30  LOS MODERNOS: FO
 URRIAK 10 (domeka)  16:30  TEATRO PARAISO: TXIRULARI MAGIKOA (7-11 urte)
 AZAROAK 5 (barixakua)  20:30  GORRINGO ANTZERKI TALDEA: XABINEITOR
 ABENDUAK 5 (domeka)  16:30  TOLOSAKO NAZIOARTEKO JAIALDIKO TXOTXONGILOAK
 ABENDUAK 10 (barixakua)  20:30  BIKOTEATROAK: LARRU HAIZETARA