Burusoileei orraziak eta desertuan aterkiak saltzeko gai dela erakutsi zuen Jose Luis Perez Olmedo ‘Mingorance’ kale saltzaile berritsuak, zapatuan, Plaza Txikian eskaini zuen saioan. Orraziren bat edo beste saldu zuen arren, ez zuen aterkirik saltzeko beharrik izan, gai ez delako baino bakoitzak etxetik berea eraman zuelako. Zoritxarrez euri zaparrada bortitzak izan ziren saioko protagonistak. Hala eta guztiz, bertaratutakoek amaierara arte jarraitu zituzten Mingoranceren saltzeko abileziak. Izan ere, askori, gazte eta umetako sasoiak gogora ekarri arazi zizkien Alacanten bizi den madrildar berritsuaren jardunak. Miguel Angel Mujikak aurkezpenen azaldu zuen moduan, sasoi batean ohikoa zen hileko azken zapatuko feriara etortzen ziren txarlatanen saioak Plaza Txikian ikustea.
Mingorancek berba bakarrik ez, zenbait zintzilikari eta laranjak ere saltzea lortu zuen.
•Erretratu zaharren erakusketa
Plaza Txikiko erretratu zaharren erakusketa ikusteko, astebarruan, 19:00etatik 21:00etara, eta zapatu eta domeketan, 11:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik Kultur Etxeko erakusketa gela.