2011ko maiatzaren 22an udal hauteskundeak eta Batzar Nagusietako hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde mahaietan presidente eta bokal gisa, eta ordezko moduan, egongo diren elgoibartarren zozketa egin zen atzo (apirilak 26) Udaleko pleno aretoan. Ordenadore baten programa aleatorioak aukeratu zituen mahaietan egotera derrigortuta dauden herritarrak. Titularrak ezin badu zeregina bete, lehen ordezkoak hartuko du haren lekua. Era berean, lehen ordezkoak kale egingo balu, bigarren ordezkoak hartuko luke ardura.
Udalak datozen egunetan jakinaraziko die lagun horiei aukeratuak izan direla. Aukeratuek, kargu horiek betetzeko ezintasunen bat edukiko balute, Zonako Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko liokete, zazpi eguneko epean.
Mendaron, berriz, gaur eguerdian egin dute zozketa. Ondorengo loturetan klik eginez ikus ditzakezue hauteskunde-mahaietarako presidente eta bokal elgoibartar zein mendaroarrak zein izango diren:
∞Lotura duten albisteak:
- Argitaratu dituzte hauteskundeetarako hautagaien zerrendak (2011-04-20)
- 2011ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen informazioa (euskadi.net)