'Celda 211': filmarik arrakastatsuena Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2011ko api. 29a, 12:45

 
Udaleko Kultura Sailetik emandako datuen arabera, Celda 211 izan zen Herriko Antzokira ikusle gehien eraman zituen filma 2010ean. 443 lagunek ikusi zuten Elgoibarren 2010eko Goya Sarietan nagusi izan zen pelikula. Iaz 9.161 zine ikusle pasa ziren Herriko Antzokitik, eta sarrerekin bildutako diru kopurua 34.729 eurokoa izan zen guztira.

 
  Herriko Antzokiko zine-ikusleen kopuruak behera egin du aurten [ikusi hemen: 2010eko datuak hilabetez hilabete (PDF)]. 2009an 10.525 zine ikusle pasa ziren Herriko Antzokitik eta 2010ean, berriz, 9.161 sarrera saldu dituzte. Hala ere, 2008an (7.999) baino zine ikusle gehiago; eta, 2006ko eta 2007ko antzerako ikusle kopuruak, izan zituen iaz Herriko Antzokiak.
 Ondorengo taulan ikus dezakezue zine ikusle kopuruak, urtez urte, Herriko Antzokian izan duen bilakaera. 
Herriko Antzokiko zine-ikusleen datuak (2001-2010)
 URTEA  IKUSLE KOPURUA
 2001 19.030
 2002 20.198
 2003 15.986
 2004 14.593
 2005 10.066
 2006 9.865
 2007 9.017
 2008 7.999
 2009 10.525
 2010 9.161

2010eko filmarik ikusienak:
  1. Celda 211 (443 ikusle)
  2. Avatar (387)
  3. Tiana y el sapo (267)
  4. Toy Story 3 (247)
  5. Origen (244)
  6. Come, Reza, Ama (242)
  7. Alvin y las ardillas (230)
  8. Campanilla y el gran rescate (229)
  9. No es tan facil (209)
  10. En tierra hostil (191)
 
Lotura duten albisteak: