Hil ala biziko partida jokatuko du Haundik domekan

elgoibarren.net 2011ko api. 29a, 14:25

 
Hirugarren mailari eusteko hil ala biziko partida jokatuko du Haundik domekan, Mintxetan, Laudioren kontra. Partida 16:30ean hasiko da, eta herritarren babesa garrantzitsua izango dela azaldu du Fernando Loiola entrenatzaileak.

 
 

 Eibar B eta Durango taldeen kontra galdu ondoren, Laudioren kontra jokatuko du talde zuri-gorriak domekan Mintxetan, eta Fernando Loiola entrenatzaileak adierazitakoaren arabera, irabaztea "derrigorrezkoa" da. Hiru partida falta dira denboraldia amaitzeko, eta "hiru final" jokatu beharko dituztela esan du Aiastia-San Migeleko entrenatzaileak. "Domekan irabaziz gero, lasaiago joango gara Azpeitira Lagun Onak taldearen kontra jokatzera", gaineratu du. Azken partida Portugaleteren kontra jokatuko du Haundik etxean.