Mailari eusteko larri ibiliko da CD Elgoibar

elgoibarren.net 2011ko mai. 2a, 10:46

 
Hirugarren mailari eusteko hil ala biziko partida jokatu zuen CD Elgoibarrek joan zen domekan Laudioren kontra, eta Loiolaren mutilek 0-2 galdu zuten etxean. Emaitza honen ostean larri ibiliko da Haundi mailari eusteko, ez baitago bere esku.




  Une honetan, Haundi 18. postuan dago, 33 punturekin. Aurretik Santurtzi dago 36 punturekin; Eibarrek 38 ditu, eta Zarautzek, berriz, 39. Bi partida falta dira liga amaitzeko, eta Haundik biak irabazi behar ditu, eta gainera, bere aurretik dauden taldeek galdu egin beharko lukete. Datorren jardunaldian Azpeitiko Lagun Onak taldearen kontra jokatuko du azpeitiarren etxean, eta azken jardunaldian Portugalete taldeak jokatuko du Mintxetan.