Arnaldo Otegi libre uzteko eskatzeko manifestazio nazionala antolatu zuen haren aldeko herri plataformak zapatuan. Bertan, ehunka lagunez gain, hainbat alderditako ordezkarik parte hartu zuten: Jone Goirizelaia, Karmelo Landa, Niko Moreno eta Tasio Erkizia ezker abertzalekoak, Peio Urizar eta Rafa Larreina Eusko Alkartasunakoak, Oskar Matute Alternatibakoa eta Asier Iturriagaetxeberria eta Izaskun Soraluze Aralarrekoak.
Jende ezagun askok ere bat egin zuen manifestazioarekin, besteak beste, Hasier Etxeberria kazetari elgoibartarrak, Fermin Muguruza kantariak, Antoni Batista La Vanguardia Kataluniako egunkariko kazetariak eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak.
Euskal Herriak politika egiteko eskubidea. Arnaldo askatu, politika askatu lelopean zeharkatu zituzten guztiek Elgoibarko kaleak, euripean. Plaza Handian hasi zen manifestazioa eta Santa Ana kalearen amaieran errepide nazionalean sartu ziren gero. Handik Madalarantz jo zuten eta San Frantzisko eta San Bartolome kaleetatik pasa ostean Plaza Handian batu ziren berriz guztiak. Plazan egin zuten ekitaldian, Peio Urizarrek, Tasio Erkiziak, Izaskun Soraluzek eta Oskar Matutek hartu zuten hitza. Amaieran, Arnaldo Otegik Logroñoko espetxean idatzitako eskutitza irakurri zuen Iñaki Odriozolak (goiko bideoan ikus dezakezue).

•Argazkiak:
|
|