Deba, Eibar, Mutriku, Ermua eta Elgoibarko txistulariez gain, Soraluzeko musika eskolako eta Ezoziko Ama abesbatzak ere etorri ziren Elgoibarrera, Debabarreneko txistularien alardean parte hartzera. Elgoibartarren artean, Parrokiako abesbatzak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako abesbatzak eta dantzariak, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta metal boskoteak parte hartu zuten txistuaren jai handian.
Joseba Garmendiak zuzendu zuen guztien artean eskaini zuten kontzertua. Lehenago ere zuzendu izan ditu Garmendiak horrelako jende multzoak eta ez zuen horren beldurrik. “Kezka gehiago nuen guztiak batera entseatzeko aukerarik izan ez dugulako. Elgoibarko txistulariekin entsegu bat egin genuen aste barruan eta beste entsegu bat, guztiekin, egun berean”, azaldu du Inazio Bereziartua musika eskolako irakasleak. Zorionez, dena “zoragarri” irten zela gaineratu du.
Musika eskolak urtero prestatzen du musikarekin zerikusia duen ekitaldi handi bat. Aurtengoan txistuari protagonismoa ematea erabaki zuten. “Beheraka doan instrumentua da txistua, gero eta jende gutxiago hurbiltzen baita instrumentu hori ikastera. Alardearekin ezagutarazi eta txistuaren irudia indartu nahi izan dugu”, azaldu du Garmendiak.

∞Argazkiak: