Igoera lortzeko azken ahalegina egin beharko du Alkortak

elgoibarren.net 2011ko mai. 31a, 17:22

Alkorta eskubaloi taldeak Lezama Demoliciones taldearen aurka jokatu beharko du Igoera faseko azken partidua, datorren domekan (ekainak 6), Trapagan. Une honetan sailkapeneko lehen postuan daude elgoibartarrak, Egia taldeak baino puntu bat gehiagorekin eta Trapagarango taldeak baino bi puntu gehiagorekin. Bigarren Nazional mailara sailkapeneko lehen bi taldeak igoko direnez, partidu erabakigarria izango da Trapagan jokatuko dutena. 



  Alcorta Forging Group Sanlo eskubaloi taldeak 28-21 irabazi zion Zarauzko Amenabar taldeari, joan den zapatuan, Olaizaga kiroldegian elkarren aurka jokatu zuten partidu garrantzitsua. Garaipen horri esker, Igoera Faseko sailkapeneko lehen postuan daude elgoibartarrak, txapelketa amaitzeko partidu bakarra falta denean. Azken jardunaldian erabakiko da zein bi taldek lortuko duten igoera, eta elgoibartarrek azken ahalegina egin beharko dute Lezama Demoliciones Trapagako taldearen aurka.
Zaleentzako autobusak
  Partiduaren garrantzia ikusita, zaleak Trapagara joateko autobusak jarriko dituzte Sanlo klubeko arduradunek. Autobusean lekua hartzeko honako telefonora deitu behar da, zapatua baino lehen: 600 901 675.