Goizeko 9:00etan batuko dira motozale guztiak Madalako parkean, eta hamarretakoa egingo dute. Ondoren, 11:30ak aldera herrian zehar egingo dute moto itzulia, eta errepidera irtengo dira gero. Ordubeteko irteera egingo dute, eta 14:30erako itzuliko dira berriro Madalara. Han, 300 lagunentzako paella prestatuko dute, eta bertan bazkalduko dute. Interesatuek ondorengo telefonoan eman dezakete izena: 639 524 850. Izen-emateak 10 euroko kostua dauka. Iaz, 200 moto zale inguru batu zituen garezur ibiltarien (Skull´s Riders) taldeak antolatutako bosgarren kontzentrazioak.
2010eko moto konzentrazioko zenbait argazki:
∞Lotura duten albisteak:
- 200 moto zale inguru batu dira asteburuan (2010-09-28)
- Scooter bat nabarmendu zen 300 motor handiren artean (2009-09-30)
- Harley-Davidson baten gainean Elgoibartik barrena (2009-09-25)
- Motorren festa borobila izan zen (2008-09-22)