Mikel Navarro arrasatearrarekin osatu zuen bikotea Iñigo Lariz elgoibartarrak eta, adierazi dutenez, aurrez euren buruari jarritako bi helburuak bete dituzte: lehen 20en artean sailkatzea eta helmugan lehen bikote-euskaldun izatea.
•Elgoibartarren balorazioak
Urgazi Triatloi Taldearen blogean jaso dituzte Altitoy proban parte hartu zuten zenbait elgoibartarren adierazpenak, besteak beste, Iñipo Lariz, Arkaitz Irureta eta Joseba Elustondorenak. Arkaitz Iruretak ere aurki idatziko du kronika Ikusi mendizaleak blogean. Era berean, Ainhoa Lendinezek ere Altitoy lasterketaren inguruan idatzi du Loramen blogeko azken sarreran.

- Irakurri hemen: urgazi.blogspot.com.es
BIDEOA: Helmugara heldu bezain laster, Iñigo Larizi eta Mikel Navarrori eginiko elkarrizketa, ondorengo bideoan:
•Pirinioetako frogarik alpino eta herrikoiena
Seigarren aldiz antolatu dute aurten Open Altitoy mendi eskiko lasterketa. Eta, egon da berrikuntza nabarmen bat, Grande Course kategoriaren barruan sartu dute-eta lasterketa, hau da, munduko mendiko eski lasterketa garrantzitsuenak batzen dituen “challenge” edo txapelketaren barruan. Honenbeztez, koska bat gora egitea lortu dute antolatzaileek, Pirineotako mendiko eskiko erreferente nagusia izateko bidean. Izan ere, ahalegin horretan buru belarri lanean dihardutela aditzera eman dute. Kategoria estreinatzearen onuretako bat, goi mailako eskiatzaileak erakartzea izan da.
Gure ordezkariei dagokionez, hainbat elgoibartarrek hartu zuten parte, aukeran zeuden bi ibilbideetan. Hona hemen proba bakoitzeko lehenengo sailkatuak eta elgoibartarren emaitzak: (iturria: Urgazi)
•A ibilbidea:
28. IRURETA, ARKAITZ - DOMINGUEZ, JAVI
90. ELUSTONDO, JOSEBA - LEONARDO AZKUE, IKER

- BON MARDION, WILLIAM - MATHÉO, JACQUEMOUD
- LENZI, DAMIANO - EYDALLIN, MATTEO
- GALIZZI, DAVIDE -BECCARI, FILIPPO
28. IRURETA, ARKAITZ - DOMINGUEZ, JAVI
90. ELUSTONDO, JOSEBA - LEONARDO AZKUE, IKER
•B ibilbidea:
- PICÓN BRAVO, MANUEL - ALCALDE SÁNCHEZ, ANTONIO
- ARTÍS CAPARRÓS, SERGI - SARRÀ FERRER, ANDREU
- MTEZ DE ALBORNOZ, INHIGO - GARCIE, FLORENT
47. SAN MARTIN PALACIOS, MANEX - ARMENDIA, MIKEL
94. ZURIKARAI MARCILLA, JOSE JABIER - BASKARAN OÑEDERRA, EKAITZ
97. IDIAKEZ LOPEZ DE LARRAINZAR, JOSU - ZABALA GARITAGOITIA, ANDER
*IÑAKI LASKURAINek ere bikotekiderik gabe baina osorik amaitu zuen lasterketa.
Emakumezkoetan, aurreikuspenak betez, Mireia Miro eta Laetitia Roux izan ziren hasieratik jaun eta jabe. Euskaldunetan, berriz, Izaskun Zubizarreta izan zen lehenengoa.
1. MIREIA MIRO-LAETITIA ROUX
•Argazkiak: (argazki gehiago Urgaziren blogean)