- Gai nagusi baten inguruan antolatzen dute, urte batzuetatik hona, Trinitate Jaietako Nagusien Danborrada. Itsasoarekin hasi ziren 2007ko danborradan, 2008ko danborradako protagonista ardoa izan zen, euskal ezkontza irudikatu zuten 2009an, Gazta eta gaztagintzari eskainia egon zen 2010ekoa eta gure herriaren ikurra den industria omendu zuen Atabal Elkarteak 2011ko danborradan. Iaz, azkenik, Elgoibar Ikastolaren 50. urteurrenari eskainia egon zen.
•Euskal kirolen erakustaldia
Aurten, "euskal kirolen" inguruan antolatu dute danborrada. "Karroza bat aterako dugu euskal kiroletan erabiltzen diren hainbat erremintekin apaindua; harrijasotzaileek erabiltzen dituzten harriak, aizkolariek mozten dituzten enborrak, aizkorak, e.a", azaldu du Juan Carlos Arrietak. Danborradak egingo dituen geldialdietan hainbat herri kirol antzeztuko dituztela gaineratu du, "gizon probak, trontza eta antzerako kirolen erakustaldi txikiak eskainiko ditugu".
•Elgoibarko Izarraren 50. urteurrena gogoan
Aurtengo danborradan 220 lagun inguruk hartuko dute parte eta danbor hotsak 23:30ean hasiko dira Kalegoen plazan. Hasi eta berehala omenaldia jasoko dute Elgoibarko Izarrako ordezkariek, eta Trinitateak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazleari ere plazan bertan emango diote saria.

•Aurpegi berriak agintean
Ondoren, pieza batzuk jo ostean, bandera altxatzeko unea ailegatuko da,
gauerdian puntuan. Txomin Mujika elgoibartarrak konposatutako Beti Elgoibar
pieza jotzen duten bitartean igoko dute ereserkia danborradako
jeneralak eta honen emazteak. Hain zuzen ere, aurpegi berriak izango
dituzte bi pertsonaia horiek. Orain arte Begoña Arizmendiren eta Antxon Bergararen aurpegiak
izan dituzte, baina gradua galdu dute horiek eta sukaldari eta
barrilero gisa arituko dira aurrerantzean. Arizmendik eta Bergarak zazpi
urte egin dituzte jeneralarena egiten eta beste batzuei erreleboa
pasatzeko unea zela erabaki dute. Antolatzaileek ez dute kargua hartuko
duten lagunen nortasuna argitu, ezustekoa ez zapuztearren. "Danborradan
parte hartuko duten lagun askok ere ez dakite oraindik zein izango den
jeneral berria", esan du Arrietak. Abanderatuan ere egongo da
aldaketarik, lagun berri batek eramango baitu aurten bandera. Baja
garrantzitsu baten berri ere eman du Arrietak. Osasun arazoak medio, iaz
omenaldia jaso zuen Javier Linazisoro bergararrak ezin izango ditu artilleroen buruzagi lanak egin.
Danborradan joko duten errepertorioa azken urteetakoa izango da eta goizaldeko 2:00ak ingururako amaituko da, herriko kaleak goitik behera zeharkatu eta gero. Maalako parkean bost bat pieza eskainiko dituzte. Martitzenean Udal Musika Bandarekin batera entseatu zuten danborradakoek eta oso gustura geratu ziren emaitzarekin. Eguenean, maiatzaren 23an, berriz, entsegu orokorra egingo dute Herri Eskolan, 21:00etan,
•Pilota partidua barixakuan
Danborradako aurtengo gaia euskal kirolak direla-eta, pilota partida bat ere antolatu du Atabal elkarteak barixakurako. Eguraldiak lagatzen badu, Kalegoen plazako frontoian jokatuko dute pilota partidua, 19:00etan. Etxeberria eta Olasok Berazaren eta Aldazabalen aurka neurtuko dituzte indarrak.