Landa giroak hartuko du zapatu goiza Elgoibarren. Debemen elkarteak trinitate jaietako azoka berezia antolatu du, eta herritarrek elgoibarko baserrietako produktuak dastatu eta erosteko aukera izango dute. Sasoian sasoiko elikagaiak ekarriko dituzte baserritarrek kalera: ogia, gazta, barazkiak, arrautzak…
•Omenaldia eta herri kirolak
12:30ean omenaldia egingo diete Ramon Larrañaga Aldapa eta Jabier Arrizabalaga Belarretari kalegoen plazan, urteetan auzo-alkate izan direlako eta Elgoibarko nekazaritza eta baserritarren alde eginiko lanagatik. Horren ostean, herri kirolen txanda izango da. Punta-puntako herri kirol saioa antolatu dute elgoibarren biharko. Juan Jose unanue Goenatxo harri jasotzailea ibili da antolakuntza lanetan, eta izen handiko herri kirolariak batu ditu bihar 12:00tarako (kalegoen plaza). Floren nazabal leitzarra eta Jose Mari Olasagasti igeldoarra ariko dira aizkoran, Aimar irigoien errezildarra eta Goenatxo bera harri jasotzen, eta Jon LarraÒaga mendaroarra eta Eneritz Kaltzakorta aizarnazabaldarra trontzan. Harri jasotzen, 150 kiloko harri zilindroarekin hainbat altxaldi egingo ditu irigoienek eta 200 kiloko harri errektangularrarekin jardungo du Goenatxok. Herri kirol saio honetako lanik bereziena, beharbada, Jose mari esnaola zegamarrak egingo du, hala ere. Bost metroko altuerara igo eta soka batetik zintzilik, zinbulu-zanbulu dabilen enborra ebaki beharko du. Hemen, Hego euskal Herrian, ez da oso ikusia ariketa hau, baina bai iparraldean. ìSekula ikusi ez duenarentzat ikusgarria da benetanî, aurreratu du Goenatxok. Hori bukatutakoan, enbor bat hartu eta aulki bat egin beharko du.
•Artisauak, domekan
Artisauek euren abileziak eta lanak erakutsiko dituzte domeka goizean. Lekuederreko karpan artisau azoka jarriko dute, eta mota askotariko lanak ikusteko aukera izango da: bitxiak, buztinezko lanak, bonsaiak, egurrezko lanak, beiraz eginiko figurak, txotxongiloakÖ Guztira euskal Herriko 30 artisauk hartuko dute parte, eta horien artean, baita 11 elgoibartar ere. Domeka goizean, baita ere, Inazio Bereziartua Musika eta Dantzak eskolak antolatu due umeen danborrada egingo dute. 12:00etan hasiko da Kalegoen plazan, eta urtero bezala, karroza ikusgarriren baten konpainian egingo dute kalejira Elgoibarko umeek. Bezperan irtengo dira nagusiak danborradan. Aurtengo Trinitateetako nagusien danborrada euskal kirolei eskainia egongo da eta Elgoibarko Izarra elkartea omenduko dute.
•Mendaron ere Trinitateak
Trinidade elizaren bueltan ospatuko dituzte trinitateak Mendaron. Tradizio handiko jaiak dira trinitateak Mendaron, eta adituen arabera, Elgoibarko jaiek ere han dute jatorria. Garai batean azoka Mendaron egiten dela diote historialariek, eta urteekin jai hori Elgoibarrera eraman omen zuten. Herritarrek eginiko jaiak dira Mendaroko trinitateak, eta bereziki, Mendarozabal auzoko talde batek dauka jaien ardura. Musika, bertsoak eta herri kirolez gain, Bitoriano Loiola Ospas eta Sabin Longarte omenduko dituzte aurtengo jaietan. Domekan izango da omenaldia, meza nagusiaren ostean, eta Euskal Herri osoko trikitilariek hartuko dute parte. Besteak beste, Tapia eta Leturia, Aizpurutxu edo Elorza etorriko dira Mendarora.