‘Bost baietz!’ saioa Elgoibarren grabatuko dute zapatuan

elgoibarren.net 2013ko mai. 24a, 14:01

 
Bost baietz! saioaren atal berriak estreinatzen ditu maiatzak 27an Euskal Telebistak, eta herriz herri dabiltza grabazioak egiten. Saio horretan, Julian Iantzik dirua banatzen du egunero Euskal Herriko kaleetan. Aurkezle ilehoria Elgoibarrera etorriko da zapatu honetan (maiatzak 25), Trinitate jaietan murgilduta egongo diren lehiakide elgoibartarren bila.

 

 Lehiakideak kalean bertan harrapatuko ditu Iantzik. Bost minututan hainbat galdera egingo dizkie parte hartzaileei eta horiek dirua irabazteko aukera izango dute. Denetariko galderak izango dira kultura, kirolak, geografia, gaurkotasun albisteak… baina asko Euskal Herriarekin lotura dutenak izango dira. Hasieran errazagoak eta aurrera egin ahala zailduz joango dira.

 Herritarrek erantzun zuzena bota beharko dute, bakarrik jokatu dezakete baina ondotik pasatzen den edonori ere laguntza eskatu diezaioke. Zenbat eta arinen erantzun galdera gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko aukera izango dute.

'Bost baietz' saiorako grabazioko une bat.

Bost minutuko erronda amaitu ondoren, lehiakideak bi aukera izango ditu: diruarekin planto egin edo proba baten parte hartu lortutako dirua bikoiztu edo dena galtzeko arriskuarekin. (iturria. eitb.com)
 Hortaz, jakinaren gainean zaudete.
 Joan den martxoan estreinatu zuten Bost baietz! saioa Euskal Telebistan.