Olaizaga kiroldegiko harmailak jendez beteta zeudela jokatu dute Concepto Egilek eta Montcada taldeek Bigarren Mailara igotzeko kanporaketako itzulerako partidua. Bartzelonatik gol bateko aldea ekarri zuten etxekoek, baina errentari eustera baino aldea handitzera atera dira lehen minututik. Hala, Buitrek sartu du Conceptokoen lehen gola. Markagailua berdintzea lortu du Montcadak, baina hurrengo hiru golak errenkadan sartu ditu Debabarrenako taldeak: Koldok, Raulek eta Buitrek sartu dituzte etxekoen gola.
Emaitza horrekin (4-1) iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatia ezin hobeto hasi da etxekoentzat, eta David Garrido kapitainak sartu du bosgarren gola. Montcadak gehiago arriskatu behar izan du eta hiru gol sartu dituzten arren, beste bat ere jaso dute. Uneoro kontrolpean izan dute partida etxekoek eta garaipen handia lortu dute.
•Gehituz jaia
Iaz egin zuten moduan, Gehituz jaia antolatu du aurten ere Concepto Egilek. Ekainaren 7tik 9ra bitartean karpa jarriko dute Maalako parkean, eta hainbat ekintza izango dira bertan. Tartean, ajedrez txapelketa antolatu dute, eta interesatuek ekainaren 3rako eman beharko dute izena, delegado@ debabarrenafs.org helbidera idatzita.

•ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)