Lasterketaren amaieran pozik zegoen Maiora egindako “lasterketa handiarekin” eta baita egindako markarekin ere. Ez da gutxiagorako, mundu mailako puntako atletek bakarrik hartu zioten-eta aurrea korrikalari mendaroarrari. Mendi lasterketetako egungo txapelduna, Emilie Forsberg suediarra izan zen azkarrena emakumezkoetan, 4.48:12ko denbora eginda; harengandik minutu eta 43 segundora sartu zen helmugan Nuria Picas. Kataluniarrak, atzetik aurrera eginez, helmuga marra bertan kendu zion bigarren postua Stevie Kremer estatubatuarrari (4.58:49). Laugarren postuan Aizkorriko maratoia behin baino gehiagotan irabazi duen Emanuela Brizio sailkatu zen, 4.56:10 denbora eginda. Italiarrarengandik minutu eta 32 segundora sartu zen helmugan Maite Maiora (4.57:42). Honenbestez, lehen emakume euskalduna izan zen helmugan. Emakumezkoen kategorian lasterketa irabazteko faborito nagusia zen Oihana Kortazar elgetarrak {2012ko proba berak irabazi zuen}, bertan behera laga zuen proba.
•Kilian Jorneten seigarren garaipena
Gizonezkoetan, Kilian Jornetek seigarren aldiz irabazi zuen Zegama-Aizkorri. 3 ordu eta 54 minutu behar izan du ibilbide guztia bukatzeko, eta haren ondoren sartu zen helmugan Luis Alberto Hernando, 12 segundora. {Hernandok Mendaroko mendi lasterketaren estreinako edizioa irabazi zuen, 2011n}. Podiuma Tadei Pivk-ek osatu zuen.
Gizonezkoetan, Kilian Jornetek seigarren aldiz irabazi zuen Zegama-Aizkorri. 3 ordu eta 54 minutu behar izan du ibilbide guztia bukatzeko, eta haren ondoren sartu zen helmugan Luis Alberto Hernando, 12 segundora. {Hernandok Mendaroko mendi lasterketaren estreinako edizioa irabazi zuen, 2011n}. Podiuma Tadei Pivk-ek osatu zuen.
•Gure ordezkarien emaitzak
Gure ordezkariei dagokionez, Manolo Ramos elgoibartarrak 182. postuan amaitu zuen proba, 5.34:33 denbora eginda. Arkaitz Irureta 311. postuan (6.25:38) sailkatu zen, gizonezkoen sailkapeneran. Gotzon Zulaika mendaroarra, berriz, 337. postuan, 6.42:48 denbora eginda. Aitor Ibabe 373. postuan (7.13:09), eta Jon Peli Uru¡guen 379. postuan sailkatu ziren (7.21:55). Iñigo Larizek ere hartu zuen parte, baina “gorputzak ezetz esan” eta Aizkorrira “hustuta eta mareatuta” ailegatu ostean, bertan behera laga zuen proba.
BIDEOA: Arkaitz Iruretak honako bideoa osatu du Zegama Aizkorri mendi maratoian jasotako irudiekin.