Martin Garitano ahaldun nagusiaren bisita, azaroaren 14an

elgoibarren.net 2013ko aza. 8a, 11:19

 
“Elgoibarko errealitatea ezagutzeko” eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko Elgoibarrera etorriko da Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia azaroaren 14an. Bilerara joan ezin duten herritarrek emailez (info@gipuzkoaherritarrekin.net) edo @Herritarrekin twitter kontuaren bidez egin ditzakete galderak, edota udaletxean bertan utzi euren galdera.


  Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrekin harreman zuzena izateko martxan jarritako 'Herritarrekin' egitasmoaren barruan, Martin Garitano ahaldun nagusiak Elgoibarko errealitatea ezagutzeko eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko bisita eta bilera egingo ditu datorren eguenean, azaroaren 14an.
Inazio Bereziartua musika eskolan izango da bilera, 19:00etatik aurrera.
 
∞Lotura duten albisteak: