Diputaziotik esan dute orain arte teknikarien eta politikoen irizpideen arabera ezarri izan direla autobus-zerbitzuetako kontratazio-irizpideak, eta datorren urtean horietako batzuk berritu behar direnez, herritarren beharrak entzun nahi dituztela. Hori dela eta, bilera antolatu dute Elgoibarren, astelehenerako. Eskualde barruko zerbitzuez, eskualde arteko loturaz, autobusen maiztasunaz, ibilbideaz, ordutegiaz... berba egin ahal izango da bertan.
Bilerara joan ezin duenak ere badu, baina, ekarpenak egiteko aukera, www.garraioahobetzen.net atarian sartu eta galdetegia beteta. Galdetegia betetzen dutenen artean, Mugi/Lurraldebus txartelak kargatzeko hogei euroko bonoak zozketatuko dituzte.