"Gaur egungo eraikinaren aurrealdeko eta alboetako fatxadak zaharberritu eta bere horretan mantentzea, eta eraikinaren barrualdea eraistea da gure asmoa", azaldu du Rikardo Garatek Elgoibarko Udalak Aita Agirre eskolak egon ziren eraikinarekin egin nahi dituzten asmoen inguruan.
Eraikinak aukera dezente eskaintzen dituela nabarmendu du Garatek. "Jendeak uste dezakeena baino espazio handiagoa dago. Batetik, eraikina bota ostean sakonera handiagoa har dezakegulako berria eraikitzeko, eta bestetik, altuera handiagoan eraiki dezakegulako. Joko handia ematen du". Birgaitze lanek 3 eta 4 milioi euro arteko kostua izan dezaketela uste du Hirigintzako arduradunak. Alabaina, "lehentasuna" duen proiektua dela azaldu du, eta ondorioz, zorpetzeko prest daude. "Elgoibarko Udalak zergarik gabeko ondasuna dauka eta horrelako obra bat egin ahal izateko zorpetzeko aukera ematen digu horrek". Horrez gain, gainerako erakundeen {Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia} laguntzak jasotzea ere aurreikusten dute.
Gaur egun herriko hainbat talde eta eragilek erabiltzen dute Aita Agirre plazan kokatuta dagoen eraikin zaharra. Bertan dute egoitza, besteak beste, Gurutze Gorriak, Nagusilanek, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari elkarteak, AEK euskaltegiak, Egur arte tailerrak eta Udal Musika Bandak. Horiekin hartu emanetan daudela esan du Garatek, eraikinetik atera eta beste lekuren batera lekualdatu nahi dituzte-eta, eraikinaren egoera kaskarra dela-eta.
•Parte hartze prozesua
Egun Kultur Etxean dauden Kultura eta Euskara sailak Aita Agirre eraikinera eraman nahi ditu Elgoibarko Udalak. "Denak batera eduki nahi ditugu, zentralizatuta, alegia". Ildo horretatik, "Kultura, Euskara, hezkuntza zein sormen" arloetan dabiltzan gainerako elkarte eta taldeei egin nahi diete lekua Aita Agirren. Hori guztia zehazteko parte hartze prozesua jarriko du martxan Udalak. Maiatzean egingo den Osoko Bilkuran udal ordenantza berezia onartuko du Elgoibarko Udalak. Ordenantza horren bidez, interes orokorrekoak diren gaien inguruan herritarren parte-hartzea arautu ahal izango da. Dagoeneko badago erabakita ordenantza aplikatzeko lehenengo egitasmoa. Izan ere, herriko estreinako eskola publikoak kokatu ziren Aita Agirre plazako eraikinari etorkizunean zein erabilera emango zaion zehazteko, herritarren parte-hartzea sustatu nahi da. Alfredo Etxeberria alkateak aurreratu duenez, udal korporazioko taldeak proposamen bateratu bat adosten ahaleginduko dira, eta hori izango da prozesu parte-hartzailearen abiapuntua, beti ere udal ordenantza onartu eta gero. Horren helburua "Aita Agirre plazako eraikinean martxan jarriko den proiektua eta proiektu hori gauzatzeko finantzabideak zehaztea" izango da.
Udan edo udazkenean jarriko dute abian parte hartze prozesua eta enpresa batek gidatuko du. Herritarren parte hartzea bileren bitartez sustatuko dute eta prozesuak Hiri Antolamendurako Plan Nagusia onartzeko prozesuaren antza izango du Rikardo Garateren berbetan. Sei edo zortzi hilabetez luzatuko da, eta horrenbestez, Aita Agirreko eskolak egon ziren eraikina birgaitzeko egitasmoa hurrengo legegintzaldira arte ezin izango da martxan jarri.

•19. mendeko eraikina
Aita Agirre eskolak hartu zituen eraikina San Frantzisko komentua egon zen tokian eraiki zuten 1992an, Espainiako estatuari desamortizatutako komentu zahar ohiaren erabileragatik 13.999 pezeta eta 34 zentimo ordaindu ondoren hiru urtetan. Eskolekin batera plaza egin zen. Maria Kristina erreginordeak sinatutako jabetza-zesioa hartu zuen Udalak 1890eko apirilaren bukaeran, eta ikastetxea eraikitzeko erregina-dekretua jaso zen abenduan. Izan ere, elgoibartarrek komentu zaharraren tokian eskola berriak eta duinak eraikitzea erabaki zuten aspaldi.
Komentua botatzeari 1891ko hasieran ekin zioten baina hari erantsitako elizak, San Frantzisko, zutik iraun zuen 1925era arte. Obrak urte hartako maiatzean hasi ziren, Manuel Etxabe, Donostiako Artzai Ona katedrala proiektatu zuen arkitektoaren eta Migel Loiola kontratistaren esanetara. Frai Francisco Agirre (1863-1941) elgoibartarren izena jarri zieten eskolari eta aurrealdean duen plazari. Botryako (Txina) apezpikua izan zen Agirre.
Elgoibartar ikasleek 1892-1893ko ikasturtean inauguratu zituzten ikasgela berriak. Harrezkero, hamaika eskola umeren heziketa gunea izateaz gainera, Arte eta Lanbide eskola, solfeo, banda eta abarren egoitza izan da. Manuel Etxabe probintziako arkitektoak estilo historizista aukeratu zuen Elgoibarko eskolak diseinatzeko, neoklasikoa hain zuzen ere. Zoruko oinplanoak 650 metro koadro hartzen dituen eraikinak oreka, simetria eta monumeltatasun sentsazioa transmititzen du. (iturria: Elgoibar. Iragana eta Oraina liburua. Egileak: Pello Arrieta eta Yulen Zabaleta.

∞Lotura duten albisteak:
- Anbulatorioa Plaza Txikira? (2010-05-21)
- Izenez txikia baina izatez handia dela erakutsi du Plaza Txikiak (2010-10-04)
- Plaza Txikia eta inguruak asfaltatzeko lanak hasi dituzte (2007-01-31)