Koldo Mitxelenan hil da, Eibarko '...eta kitto' aldizkariko koordinatzailea

elgoibarren.net 2014ko api. 2a, 10:08

Atzo eguerdian (apirilak 1, martitzena) ezustean hil zen Koldo Mitxelena Zumaran Eibarko '... eta kitto!' herri aldizkariko arduraduna. Leioan Kazetaritza ikasten zegoela, 1993an hasi zen …eta kitto! aldizkarian idazten, kolaboratzaile moduan eta 1998az geroztik …eta kitto! Euskara Elkarteko koordinatzailea izan da. Hartu eman handia izan zuen Elgoibarko Izarrarekin eta BARREN aldizkariarekin.


  Kolpe handia jaso du Eibarko euskalgintzak. "Euskararen aldeko langile nekaezina" gisa deskribitu dute haren lankideek. Herri aldizkariaren Internetarako jauzia bideratu zuen Mitxelenak. "Dena eman dio elkarteari".