Euzko Gaztedi Indarrak (EGI) Aberri Egunaren aurreko asteburuan ospatzen du Euskal Herriko EGI eguna, urtero herri desberdin batean. Aurten Elgoibarren egingo dute, apirilaren 12an (zapatua). Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako.
Ikurriñaren igoerarekin hasiko dute eguna 11:00etan, eta ondoren, omenaldia egingo dute Kalegoen plazan. 12:00etan izango da ekitaldi nazionala. Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteak eta Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak hartuko dute hitza ekitaldian.
Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute, parrokiako arkupeetan. Bazkari irekia da, eta txartelak barixakutik aurrera jarriko dituzte salgai herriko hainbat tabernetan (Txarriduna, Malape, King-Kong, Ametsa eta Sigma jatetxean).
•Patxi Eugi eta Sebastian Gonzalez pilotariak
18:00etan pilota partidak jokatuko dituzte Elgoibarko pilotariek eta pilotari profesionalek. Patxi Eugi eta Iker Txurruka, Sebastian Gonzalez eta Asier Lizarralderen kontra arituko dira Kalegoen plazan. Segidan, triki-poteoa egingo dute, eta gero, Oihan Vegarekin disko festa egongo da Maalako parkean. Afalostean berriz girotuko du gaua Ohian Vega DJak, 23:00etatik aurrera.
∞Lotura duten albisteak:
- Talde berria aurkeztu du Elgoibarko EGIk (2012-03-06)