EMF Euskal Mendizale Federazioak antolatzen du Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua. Antolatzaileek eskaintzen duten babesaz mendiaz gozatu eta Euskal Herria ezagutzeko parada eskaintzen dute martxek. Izan ere, Euskal Herriko lurralde guztietatik igaroko diren 26 ibilaldietan parte hartzeko aukera izango dute mendizaleek, martxoaren 30etik urriaren 26ra bitartean.
Joan den domekan (martxoak 30) ireki zuen zirkuitua Villabonako 46. Aizkardiko mendi martxak, eta Elgoibarko hainbat lagunek hartu zuten parte. 43 kilometroko ibilbidean 2.400 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zuten partaideek.
Informazio osoagoa Edu Uribek elgoiBARREN.net atarian duen blogean