Euskaldunok komediarako lehengai gisa erabiliko gaitu Espainiako pelikula honek, Borja Kobeaga donostiarrak idatzi duen gidoiari jarraikiz. Rafa Sevillako señorito bat da, eta beti izan du eskura nahi duen guztia. Euskal gazte batekin maiteminduko da, eta Euskal Herrira egingo du bidaia haren atzetik. Kosta ahala kosta, Amaiarekin harremana hasi nahi du, eta, horretarako, euskal izaera bereganatuko du: Antxon izena hartuko du, eta zortzi euskal abizen erantsiko dizkio: Urdangarin, Argiñano, Otegi, Erentxun... Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi, Karra Elejalde, Alfonso Sanchez eta Alberto Lopez izango dira aktore nagusiak.