Orkestra txikiak joko du aurrena, seikote batek gero eta laukote batek ondoren. Horiek bukatutakoan Luis Morondo Orkestra Txikiaren txanda izango da, eta kontzertua bukatzeko, Barañaingo akordeoi ikasleek eta Elgoibarkoek elkarrekin joko dituzte hiru pieza. Ez da lehenengo aldia elkarrekin ariko direna, aspaldikoa baita Barañaingo Luis Morondo musika eskolako akordeoi jotzaileen eta Elgoibarkoen arteko harremana, Maite Janeiro irakaslearen esanetan. Besteak beste, Sabadellen (Katalunia), Beran, Barañainen eta Elgoibarren bertan ere aritu izan dira aurrez elkarrekin.