Zabalik dago Atxutxiamaikaren udako ekintzetan parte hartzeko izenemate epea

elgoibarren.net 2014ko api. 3a, 15:30

 
Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak prest dauka udarako eskaintza, eta dagoeneko zabalik dago ekintza horietan izena emateko epea. Interesatuek apirilaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera. Txokoak eta egonaldiak eskainiko dituzte 2 eta 12 urteko gazteentzako.


1706636879090 Zabalik dago Atxutxiamaikaren udako ekintzetan parte hartzeko izenemate epea

Atxutxiamaika aisialdi taldeak HHko umeentzako eta LH1-2ko gaztetxoentzako txokoak antolatu ditu, beste behin ere. Azken urteetan bezala, bi txanda izango dira txokoetan. Lehenengoa ekainaren 23tik uztailaren 11ra arte izango da, eta uztailaren 14tik 24ra arte bigarrena. Alabaina, bi txandetan izena emateko aukera ere egongo da.
 LH3tik 6rako ikasleekin bestalde, Irañetara joango dira, uztailaren 21etik 27ra. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen lokalean edo www.elgoibarkoizarra.com webgunean eman daiteke izena.