Ehun bat motorzale espero dituzte domekan jokatuko duten Elgoibarko Enduroan

elgoibarren.net 2014ko api. 9a, 18:33

 
Urnobitza moto-klubak Elgoibarko Enduro motor proba antolatu du domekarako (apirilak 13). Bost bat urteko etenaren ostean, iaz berreskuratu zuten proba hau, eta aurten ere Euskal Herriko Enduro Txapelketarako proba puntuagarria izango da.

 

Iaz Euskal Herriko eta Espainiako ehun bat motorzalek hartu zuten parte, eta aurten ere beste hainbeste espero dituzte antolatzaileek. Mintxetako parkinetik abiatuko dira gidariak, eta 30 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, han inguruko mendietan zehar. 9:00etan hasiko da lasterketa, eta 14:30 alderako amaituko dute.

 Proba ikusteko lekurik egokiena Mintxeta ingurua izango da, aire libreko igerilekuen atzealdean dagoen zelai bat, zehazki. Han egingo dute erlojuaren aurkako probetako bat. Mintxetako parkinean, berriz, 'paddock'a egongo da.