Mendaron martxoaren 20an egin zuten bilera, eta gaur (apirilak 10) Elgoibarren egingo dute. Kultur Etxean izango da, 18:30ean. Herritarrei, eta baita udalei ere, aukera emango diete berriro iritzia emateko eta aurreproiektuen inguruan nahi dituzten ekarpenak egiteko.
Ekarpenak webgunearen bidez (www.garraioahobetzen.net) egiteko aukera ere izango da, baina badaude iritzia emateko modu eta bide gehiago ere.
- Informazio osoagoa: w390w.gipuzkoa.net
∞Lotura duten albisteak:
- Autobus zerbitzua berritzeko proposamenaren gainean bilerak egingo dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2014-03-19)
- 23 lagunek parte hartu zuten autobus zerbitzua hobetzeko bileran (2013-11-18)
- Autobus zerbitzua hobetzeko bilera antolatu dute Elgoibarren, astelehenerako (2013-11-08)