Maiatzaren 1ean eta 2an berriz emango dute ‘8 apellidos vascos’ filma

elgoibarren.net 2014ko api. 10a, 15:45

“8 apellidos vascos” filmaren sei emanaldi iragarri zituen Kultura Sailak astebururako, eta zazpigarren bat ere eskaini behar izan zuten martitzenean. Marka guztiak hausten ari da filma, eta diru gehien bildu duen gaztelaniazko filma da dagoeneko. Elgoibarren ere antzokia txiki geratu da saio guztietan. Guztira 2.696 sarrera saldu dituzte, eta fenomeno hori ikusita, Kultura Sailak erabaki du filma berriz botatzea.


  Maiatzaren 1ean eta 2an, beraz, berriz izango da ‘8 apellidos vascos’ ikusteko aukera. Egun bakoitzean bi saio emango dituzte, 19:30ean eta 22:15ean. Sarrerak kutxabank bitartez eta takilan (Internet bitartez saltzen ez direnak) salduko dira.
 
Lotura duten albisteak: