Kartelburua osatzen duten korrikalariak dira horiek (ikusi hemen faboritoen kirol-ibilbidea), zaindu beharrekoak, baina ez dira bakarrik arituko. Izan ere, lerro hauek idazterako 215 korrikalari zeuden izena emanda –orain arteko gehien izan direnean 153 izan dira–. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du mendiko lasterketa. Aurtengoa laugarren urtea du, eta aldaketa batzuk izan ditu, izenetik bertatik hasita. Kilimon Trail izena jarri diote antolatzaileek, eta ibilbidean berrikuntzak egin dituzte. Berez, baina, 24 kilometro pasatxoko lasterketa da —kilometro bat ez beste guztiak, mendiz—, perfil zorrotzekoa oso eta korrikalariek 1.350 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute (Facebookeko Kilimon Trail orrialdean dauzkazue ezaugarri gehiago).
Iaz Javier Olaberria eta Maite Maiora izan ziren irabazleak. Maiorak orain arte jokatu diren hiru ekinaldiak irabazi ditu, 2011koa, 2012koa eta 2013koa.
∞Lotura duten albisteak:
- Hernando eta Maiora nagusi Mendaroko I. mendi lasterketan (2011-05-03)
- Maite Maiora eta Imanol Goñi nagusi Mendaroko II. Mendi Lasterketan (2012-04-16)
- Javier Olaberria eta Maite Maiora garaile Mendaroko mendi lasterketan (2013-04-15)
2013ko probako argazki bilduma: