Udal Artxiboko dokumentuak digitalizatzeko hirugarren fasea amaituta

elgoibarren.net 2014ko api. 11a, 14:03

Elgoibarko Udal Artxibo dokumentu zaharrak digitalizatzen dihardu Jose Valderrey enpresak 2011tik hona, Euskadiko Artxibo Historikoaren laguntzarekin. Lehen bi faseetan 1346-1960 urte bitarteko hainbat dokumentuak digitalizatu zituzten eta orain, hirugarren fasean, 1564 eta 1975 urte bitarteko 57 libururen edukia digitalizatu dute, tartean 1564ko kontuen liburua (ondoko argazkian).


 Hirugarren fase honetan digitalizatu diren dokumentuak ondorengoak dira: Kontu Liburuak (1564-1803), Ordenantzen Liburuak (1761-1710), Alkabalak edo salmenten gaineko zergen liburuak (1661-1710), gerra gastuak estaltzeko saldu ziren herri-jabetzei buruzko argitalpenak (1808-1811), Kontribuzioen liburua (1809-1890), Arielak (1821-1888), Kapitulu-Aktak edo 1920tik 1975era doan aldiari dagozkion Plenuen Liburuak eta Udal Batzarraren eta Batzorde Iraunkorraren Akten Liburuak (1915-1924 eta 1924-1975, hurrenez hurren). Guztira, hirugarren fasean, 11.489 irudi tratatu dituzte orriaren bi aldeetan (22.800 orrialde inguru), eta irudi horiek datu base bati lotu zaizkio. 2011-2013 aldian, berriz, 71.500 orrialde digitalizatu zituzten.

1706636853050 Udal Artxiboko dokumentuak digitalizatzeko hirugarren fasea amaituta

1706636853096 Udal Artxiboko dokumentuak digitalizatzeko hirugarren fasea amaituta

 Elgoibarko Udal Artxiboa kontsultatu nahi duten herritarrek udaletxera jo besterik ez dute. Udal artxiboa kontsultatzeko espresuki jarri duten ordenagailu batean eskuratu ahal izango dute informazio guztia debalde. Besteak beste, udaletxeko aktak, hitzarmenak, lur jabeen eta Udalaren arteko akordioak, notario-aktak, gerrateak, araudiak, burdinola, bide eta lursailen inguruko informazioa… daude digitalizatutakoen artean.
Lotura duten albisteak: