Ordutegi zabalagoa izango dute Elgoibarko igogailu publikoek

elgoibarren.net 2014ko api. 11a, 16:43

 
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera ordutegi berria izango dute herriko igogailu publikoek. Hala, barixakuetan eta zapatuetan 06:30etik 01:00era egongo dira martxan, eta gainerako egunetan, berriz, 06:30etik 23:00etara.

 


1706636852618 Ordutegi zabalagoa izango dute Elgoibarko igogailu publikoek

Gaur egun Toletxegaingo tren geltokiaren ondoan eta anbulatorioaren parean daude igogailu publikoak Elgoibarren, eta aurten beste bat eraikitzea ere aurreikusten du Elgoibarko Udalak, San Roke eta Trenbide kalea lotzeko, hain justu ere. Igogailu horietan indarrean dagoen ordutegia herriko hainbat gunetan dauden eskailera mekanikoen antzerakoa da, hau da, 07:00etatik 23:00etara egoten ziren martxan. Aurrerantzean, baina, ordu-erdi lehenago jarriko dituzte martxan; eta, barixaku eta zapatuetan ordutegi bereziak izango dituzte, 06:30etik 01:00etara, hain zuzen ere.