Festa eta politika uztartu zituen EGI egunak Elgoibarren

elgoibarren.net 2014ko api. 14a, 16:32

Euzko Gaztedik Elgoibarren ospatu zuen EGI Eguna joan den zapatuan. Egun osoko egitaraua antolatu zuten: ikurrinaren igoera, herriko alderdikideei omenaldia, ekitaldi politikoa, 200dik gora lagun batu zituen herri bazkaria, pilota partidak Kalegoen plazan, triki-poteoa, disko festa OIhan Vegarekin, e.a. (argazkiak dauzka)



Eguraldia lagun "ezin hobeto" irten zirela prestatu zituzten ekintzak jakinarazi dute EGI eguna Elgoibarren antolatzeaz arduratu ziren EGIko Elgoibarko kideek. Urtero Euskadiko lurralde batean ospatzen dute EGI eguna, eta aurten Elgoibarren egin dute. Egun osoko egitaraua prestatu zuten eta Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ere parte hartu zuten ekitaldietan. Hona hemen eguna laburbiltzen duen argazki bilduma.
ARGAZKIAK: