Diru-laguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da: Euskara Batzordetik (106.200 euro) eta Gazteria Batzordetik (45.000 euro). Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarekin hitzartutako egitasmoen aurrekontua 408.686,07 eurokoa da, eta Udalak emandako diru-laguntza aurrekontu horren % 37 da.
Elgoibarko Izarrak eskerrak eman dizkio Udalari eskainitako laguntzarengatik, eta aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa erakutsi du. Izan ere, administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana "ezinbestekoa" dela uste du Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak, haur eta gaztetxoen aisia hezitzailea indartu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatzeko.
•Proiektuak eta diru-laguntzak:
Hauek dira Udalak diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak. Ikus ondorengo tauletan arlo bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatuko duen Batzorde bakoitzak:
Hauek dira Udalak diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak. Ikus ondorengo tauletan arlo bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatuko duen Batzorde bakoitzak:
∞Lotura duten albisteak:
- 178.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2013. urterako (2013-03-22)
- 166.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2012. urtean (2012-04-11)