M10: Morkaikoren Eguna

Morkaiko 2014ko apirilaren 23a

Kaixo lagunak!! Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 10ean (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu mendizaletasunaren festa honetan.

*Elgoibarko Itzulia: Nagusientzako mendi itzulia. 38 kilometroko luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa. Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/elgoibarko-itzulia/elgoibarko-itzulia-ibilbidea/

*Elgoibarko Itzulitxoa: Haurrentzako mendi itzulia: Elgoibartik Morkaiko mendira (520 m.) igo, Aiastian indarrak berreskuratu eta berriz Elgoibarrera jaitsi.

*Finalista Eguna: Haurrek urtean zehar igotako mendien arabera, ahalegina saritzeko dominak jasoko dituzte. Zerrenda aurkezteko azken eguna apirilaren 18a zen. Informazio gehiago ondorengo link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/finalista-eguna/

  Egitaraua honakoa izango da:

  • 6:00etan Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).
  • 9:00etan Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).
  • 12:00etan Elgoibarko Itzulitxokoek Aiastiako (San Miguel) anoa gunean indarrak berrituko dituzte.
  • 13:00etan Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisatua, postrea e.a.). San Bartolome parrokiako arkupeetan izango da.
  • 13:30etan Finalista Eguneko dominen banaketa, Kalegoen plazan.
  • 14:00etan Haurrentzako bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) parrokiako arkupeetan izango da.
  • 15:00etan Bazkalostean, umeentzako jolasak Atxutxiamaika aisialdi taldekoekin, Kalegoen plazan.
  • 17:00etan Morkaikoren Eguneko argazkia aterako dugu Kalegoen plazan, partehartzaile eta mendizale guztiok.

Prezioak honako hauek izango dira (*bazkaria eta anoa guneetako janaria barne)

Maiatzak 10arte Bazkideak Ez bazkide
18 urte arte 2 € 5 €
18 urtetik gora 8 € 12 €
     
Maiatzak 11ean Bazkideak Ez bazkide
18 urte arte 7 € 10 €
18 urtetik gora 13 € 17 €

1706636830291 M10: Morkaikoren Eguna

Izena emateko
Errosario kalean dugun egoitzara etorri astelehenetan edo ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, edo, nahiago baduzue transferentzia egin eta morkaiko@morkaiko.net helbidera emaila bidali ziurtagiriarekin batera.

Kontu zenbakiak:

  • Kutxa: 2095 5036 54 1060129326
  • Euskadiko Kutxa: 3035 0007 27 0071104751

Animatu zaitezte!

Morkaiko Mendizale Elkartea