Gure Esku Dago eguna ospatuko dute Mendaron maiatzaren 10ean

elgoibarren.net 2014ko api. 24a, 11:53

Gure Esku Dago eguna antolatu du Mendaroko Gure Esku Dago batzordeak maiatzaren 10erako, herriko hainbat elkarte eta norbanakoren laguntzarekin. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta zehaztazun batzuk lotzea falta badute ere, besteak beste, musika, herri-bazkaria, herri-kirol erakustaldia, Inoxentzio pailazoaren saioa eta erromeria izango direla aurreratu dute.

 Bazkaritarako izena eman behar da, eta maiatzaren 7a izango da azken eguna. Txirristakan, Aizbeltzen, Coviranen edo Morroskillon eman daiteke izena. Bazkaria Luzaide tabernako ontziterian zerbitzatuko dute, eta hamahiru euro kobratuko dute tiketa. Prezio horretan menu osoa sartuko da: paella, okela gisatua, postrea eta kafea.
Lotura duten albisteak: