Ekainak 8ko Autobuserako izenematea

Gure Esku Dago 2014ko mai. 6a, 17:18

Ekainak 8ko Giza Katera joateko autobusak antolatuko dira Elgoibartik Bergarara joateko eta bueltatzeko.

 

  Giza Katea 12:00etatik 12:30etara izango da baina lekuan bertan gutxienez 10:00etarako egon beharko garenez, Elgoibartik 9:00ak aldean irtengo dira autobusak (ordu zehatza aurrerago jakinaraziko da) eta bueltatzeko bi aukera egongo dira, Giza Katea amaitu ostean, hau da 14:00ak aldera edo Bergaran egun pasa egin nahi duenarentzat arratsaldeko 20:00ak inguruan.

  Kotxeak aparkatzeko egongo den arazoaz jabeturik, eta gainerako herrietan ere autobusak eskatzen ari direnez, Autobus zerbitzua bermatu ahal izateko, autobusetan joango den jende kopurua zenbatu behar dugu AHALIK ETA BIZKORREN. Beraz, mesedez, azpian dagoen formularioa betetzeko eskatzen dizuegu.