‘De Txillarre a Aiete' aurkeztera etorriko dira dokumentalaren egileak Elgoibarrera

elgoibarren.net 2014ko mai. 6a, 17:58

Arnaldo Askatu Politika Askatu herri plataformak jakinarazi duenez, Andrea Moreno eta  Arturo Puente ‘De Txillarre a Aiete’ dokumentalaren egileak etorriko dira Elgoibarrera euren lana aurkeztera. Datorren eguenean (maiatzak 8) eskainiko dute dokumentala Elgoibarko Herriko Antzokian (21:00).


  Arnaldo Askatu herri ekimenak De Txillarre a Aiete filma eskainiko du maiatzaren 8an Herriko Antzokian. Ekimen hau Ongarri zineklubarekin elkarlanean antolatu dute, eta filmaren zuzendari eta ekoizleak gonbidatu dituzte, dokumentala aurkezteko. Hala, Andrea Moreno eta  Arturo Puente etorriko dira eguenean Elgoibarrera, dokumentala aurkeztera eta azaltzera. Informazio osoagoa: txorinegre.com
Dokumentalaren trailerra:
∞Lotura duten albisteak: